Tolosako babarrun krema

Aurretik sukaldatutako Tolosako babarrun batzuk hartu, turmixaren laguntzaz xehetu eta txinotik pasa. Gustuaren arabera gatzatu eta baso epel batean jartzen dugu.

Tamaina txikiko hiru Ibarrako pipar aukeratu eta zotz batean jartzen ditugu.

Plater karratu bat hartu eta bertan, alde batean, krema kokatzen dugu edalontzi txiki batean, eta beste aldean, piparrak olio eta gatz pixka batekin.

Osagaiak:

- 200 gr Tolosako babarrunak

- 3 Ibarrako pipar

- Olioa

- Gatza