Zer hobe Donostia Egunean Torelló-Real Sociedad cavarekin topa egitea baino. Donostiarron bi pasio uztartzen ditu, alde batetik, cava on batekin topa egiteko aukera, Cavas Torelló etxeko cava dugu merkatuan aurkitu daitekeen onenetarikoa, eta bestetik, Realaren ezkutu eta kolore txuriurdinekin dekoraturiko botila oroigarri bat izateko aukera. Eskuratu ezazue Torelló Real Sociedad cavaren edizio mugatua Realaren bi dendetako edozeinetan, bai Elkano kalean, zein Anoetako Estadioan.

Cavaren dastatze fitxa:

Torello Upategian egiten diren cava eta ardo orok, 1395. urtetik Torello familiaren jabetzako diren 135ha-ko Can Marti-ko mahastietan lantzen diren Xarel-lo, Macabeo, Parellada, Chardonnay, Subirat Parent eta Muscat mahats txurietan eta Cabernet Sauvignon, Merlot, Pinot Noir, Syrah eta Garnacha mahats beltzetan dute jatorria.

Mahats mota bakoitza eskuz jasoa izaten da bere umotze momenturik egokienean, gero azkar garraiatzen delarik prentsara bere oxidazioa ekiditeko, nora mahats mordoak osorik iristen diren eta egoera bikainean. Hautatze mahaitik pasa ostean, mahats mota bakoitza bere aldetik prentsatzen da, mantso, soilik lehenengo prentsatzea erabiltzen delarik, “lore-muztioa-a” deritzona, zeinek ardotze zaindu baten ondorioz, ardo txuri, gorri eta beltz bikain batzuk emango dituen. Orain dela gutxi, Inertys teknologia berria sartu dugu gure prentsetan, mahatsaren prentsatze prozesuan muztioaren oxidazioa ekiditen dun teknologia.

Torello-k soilik Erreserba (15 hilabete baino gehiagoko ontzea) eta Erreserba Handia (30 hilabetetik gorako ontzea) cavak egiten ditu, beti ere Cavaren Jatorrizko Izendurak ezarritako irizpideak jarraituz.

Cava-ren informazioa:

Mahats motak: Macabeo, Xarel.lo eta Parellada. Mahatsaren eskuzko bilketa.

Prestaketa eta ontzea: Prentsatze leuna lore-muztioa lortzeko. Bigarren hartzitzea botilan. Gutxienez 36 hilabeteko ontzea kupeletan.

Mugitzea: Pupitretan eskuzko argitzea.

Lepo moztea: Azukre gehigarririk gabe.

Alkohol gradua %12 bol.

Edukia: 75 cl.

2013ko gutxigorabeherako salneurria: 14,50 €/bot

Puntuazioak:

Guía Repsol 2013: 91 puntu
Guía de vinos de Cataluña 2013: 9,59 puntu
Concours Mondial de Bruxelles 2011: Urrezko domina
Guía Peñín 2013: 89 puntu
Guía Vivir el Vino 2013: 91 puntu
Guía La Semana Vitivinícola 2013: 93 puntu
Guía Intervinos: 90 puntu
International WIne Challenge 2013: Brontzezko domina
Decanter 2013: Commended