Alde batetik, txipiroiak betetzeko tipulen erdia eta txipiroin hankak erabiliko ditugu. Horretarako, tipula oso txiki egingo dugu eta kazola batean jarriko dugu oliba-olioa apur batekin. Bitartean, txipiroi hankak zatituko ditugu, ahalik eta zati txikienak lortuz.

Tipula ondo egina dugunean, moztutako hankak gehitu eta 5 minutuz izango dugu irakiten. Iragazki batetatik pasa, eta bertatik sortzen den salda gordeko dugu. Nahasketa hozkailuan gordeko dugu, txipiroiak betetzerako orduan hotza egon dadin.

Saltsa prestatzeko, gainontzeko barazkiak zati handitan moztuko ditugu eta kazola batean jarriko ditugu olio txorrotada txiki batekin. Ondo eginak daudenean, txipiroiak betetzeko erabiliko dugun nahasketak askatutako zukua gehituko diogu. Ordu erdiz utziko dugu irakiten, xehetu eta leundu egingo dugu.

Behin leundua, tripiroi tinta gehituko diogu.

Txipiroi gorputzak bete, prest dugun nahasketa hoztuarekin. Izkinean zotz bat kokatuko dugu, nahasketak ihes egin ez dezan, eta plantxa bero-bero batean markatuko ditugu. Behin plantxatik pasata, zotza kendu eta irakiten dagoen saltsan sartuko ditugu ordu erdi batez bertan izateko.

Txipiroiak prest ditugu.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 1,5 kg txipiroi garbi
- 6 tipula
- 2 porru
- 1 azenario
- 1 piper berde
- 2 tomate heldu
- 1 txipiroi tinta bote