Prestaketa:

Txipiroia hartu eta zeharkako ebakidurak egingo dizkiogu; gero, zati txikitan zatituko ditugu tripaki itxura har dezaten txipiroi zatiek. Behin zatiak prest ditugula, zartagin batean kozinatuko ditugu oliba-olioarekin.

Txipiroi zatiak tripaki forma hartzen ari direla ikusten dugunean, bakailao tripakiak gehitu zati txikitan zatituta, platerari gelatinakortasuna emateko. Jarraian, pipermina eta piperrautsa gehitu, piper txorizeroaren haragiarekin batera. Dena batera kozinatzen dugu.

Tripakiak pikanaka-pixkanaka egiten doazela ikusten dugunean, tipula gehitu eta salda botatzeari ekiten diogu pixkanaka-pixkanaka, lurruntzen doan heinean, eta tripakiak egosten ditugu 10-15 minutuz. Gatz ikutua eman eta listo.

Aurkezpena:

Egokiena tripakiak latetan zerbitzatzea izango litzateke, berde pixka bat eta urdaiazpiko iberiko frijitua gehituz.

Osagaiak:

• Txipiroi bat
• Oliba-olioa
• Txipiroi salda, saltsa amerikarra edo arrain fumeta
• Bakailao tripakiak
• Pipermina
• Piperrauts min koilaradatxo bat
• 2 goilaradatxo piper txorizero haragi
• Ondo karamelizaturiko tipula
• Frijitutako urdaiazpiko iberikoa

Darren Williamsonen errezeta (Bitoque/Bilbo)

Eva Pascualen argazkia