Txipiroiak, tinta beltza, tipulin olio berdea

-Txipiroi salteatuen prestaketarako:

Garbitu txipiroiak, alde batetik hegalak eta bestetik gorputzak eta tentakuloak bereiziz. Jaso tintak hurrengo pausorako ur pittin batekin nahasturik. Salteatu oliotan baratxuriarekin txipiroiak eta tentakuloak. Azken unean bota perrexila.

-Saltsa beltzaren prestaketarako:
Garbitu barazkiak eta txikitu. Kazola batean oliotan potxatu su eztian. Gorrituta daudenean, txipiroi hegalak, tintak eta ur pittin bat gehitu. Gatzatu eta dena 15 minutuz egin. Ondoren, trituragailutik pasa eta gero txinotik pasa eta kazola batean ipini.

-Tipulin olioaren prestaketarako:
Lehenik eta behin egin sartu atera bat ur irakinetan tipulin zati orlegiei. Hoztu ur hotzetan eta kendu ahalik eta ur gehien. Birrindu tumix baten laguntzaz oliarekin batera. Gatza bota.

Amaiera eta aurkezpena:

Plater batetan, biribil bat prestatuko dugu txipiroi saltsa beltzaz. Haren gainean txipiroi salteatuak ipiniko ditugu kontraste polit bat lortuaz beltza eta zuriarekin. Guzti honen inguruan tipulin olio golilarakada pare bat gehituko ditugu oliba olio birgin tanta batzuekin batera.

Osagaiak (4 lagunentzat):

Txipiroi salteatuak:
- 12 txipiroi
- ¼ dl. oliba olio
- 1 baratxuri txikitu
- Perrexil txikitua
- Gatza

Saltsa beltzaren prestaketarako:
- 2 tipula
- 2 tomate
- Piper berde bat
- 2 baratxuri ale
- 2 golirakada oliba olio
- Litro bat ur
- Gatza

Tipulin olioaren prestaketarako:
- 100 gr. tipulinen zati orlegia
- 8 goilarakada oliba olio
- Gatza

Gainera 2 goilarakada oliba olio birjin