Esnegainaren 125gr-ak berotu eta txokolatezko 100gr-ak desegiten ditugu azukrearekin batera. Nahasketa hau, 3cm-ko diametroa duten molde batzutan sartuko ditugu, gero izozkailuan sartzeko. Horrela lortuko ditugu txokolatezko pastilak.

Zuringoak, azukrearekin batera nahasten ditugu, elur puntua lortu arte.

Arrautz gorringoak batu, desegindako txokolate eta gurinarekin.

Espatula baten laguntzaz, elur puntuan ditugun zuringoak, desegindako txokolatea eta irina batzen joango gara, mugimendu zirkularrak eginez goxotasuna gal ez dezan. Nahasketa prest dugula ikustean, maga pastelera batean sartu.

Moldeak betetzeko, behean mangan dugun nahasteka kapa bat jarriko dugu, erdian izoztutako txokolate-pastila, eta mangan dugun masarekin amaitzen dugu. Prest izango genituzke jada.

Izoztu ditzakegu eta behar dugunean prestatu.

Labean sartuko dugu, 200ºCtan, 8-9 minutuz hozkailutik sartu ezkero, eta 13-14 minutuz izozkailutik sartu ezkero.

Zerbitzerako orduan, helatu bola batekin lagunduko dugu.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 100gr txokolatezko kobertura
- 125gr esnegain likidoa
- 30gr azukre
- 40gr gurin
- 50gr glacé azukre
- Arrautzaren 4 zuringo eta 3 gorringo
- 25gr irin
- 250gr Txokolate beltzezko kobertura
- Limoi edo bainila helatua