Txokolatezko tortila itsusia
Marakuia fideoak:
Pulpa azukrearekin batera egosten dugu. Jarraian, agar-agar gehitu eta une batez irakiten dugu. Sutik atera eta aurrez ur hotzetan hidratatutako gelatina orria gehitzen diogu. Hotzean egoten uzten dugu mamitu arte. Behin mamitua fideo loditan moztu.
Tortila:
Osagai guztiak ondo nahastu ontzi zabal batean. Tortila normal bat egiten dugu barruan marakuia-fideoak sartuz. Urtsua geratu behar du tortilak.
Letxuga berdea:
Letxuga likidotu. Behin likidotua dagoela azukrea eta glukosa gehitu. Minutu batzuk izaten dugu nahasketa egosten.
Amaiera eta aurkezpena:
Plater lau batean tortila kokatzen dugu, ondo kuadratua. Bere ondoan letxuga kokatzen dugu pentsamendu petaloekin lagunduta. Beste ontzi batean kokatzen dugu izozkia.
Osagaiak (lau pertsonentzat):
Marakuia fideoentzat:
50 gr marakuia pulpa
10 gr azukre
0,5 gr agar-agar
Gelatina bat (bi gr)
Tortilarentzat:
25 gr azukre
25 gr %70 txokolate beltz kobertura
Bi gr kakao
Letxuga berdearentzat:
Letxuga handi bat
125 gr azukre
20 gr glukosa
Gainera:
Pentsamenduak (loreak)