Txuleta Jatetxeak eta Gesalagak aurkeztua: txuleta kroketa

Atzo gauean txuleta kroketa ezagutu eta dastatzeko aukera izan genuen. Produktu hori Txuleta Jatetxean sortzen da eta Gesalagaren lankidetzari ezker, gastronomia zaletu orok goza dezan merkaturatuko da. Ohituak gauden kroketen desberdina dugu, zaporearen potentzia handiagoa du eta ahoan ez du parrilan erretako txuleta bikain baten zaporerik galtzen. Kroketarekin batera dastatu genituen txuleta pintxo eta idi hanburgesa bikainak, Gesalagak merkaturatutakoak biak ala biak.

Hemen duzue txuleta kroketa merkaturatu arteko bidearen kronika:

Behin betiko txuleta kroketaren ezaugarriak zehazteko hilabetetako talde lanaren ondoren, Txuleta jatetxeak eta Gesalagak txuleta kroketa berria merkaturatuko dute. Jatetxearen tradizio eta “slowfood”-a elikagai enpresaren berrikuntza eta teknifikazioarekin uztarturik. Haragi ezin hobe honen zaporea, eta, gure amonen kroketa hoberenen ehunduradun kroketa izan da emaitza.

Gesalaga enpresako Jose Luis Gesalaga gerentearen hitzetan, “txuleta kroketa probatu bezain laster, produktu orijinala eta desberdina zela konturatu nintzen, gastronomia merkatuan arrakasta izan zezakeena. Hori zela eta, jatetxearekin estuki kolaboratzeko ideia luzatu genion Anderri”.

Hala, 2014. urte hasieran bi gastronomia enpresek sinergiak batzeari ekin zioten. “Gure txuleta kroketa komerzializatzeko planteamendu itzela iruditu zitzaigun. Beraz, euren Zarauzko I+D instalakuntzetara astero joaten hasi nintzen, zaporea, ehundura eta abar perfekzionatzeko”, azaldu du Txuleta jatetxeko Ander Esarte sukaldari eta buruak.

Dexente izan ziren hainbat hilabetetan egindako frogak, zenbait osagai eta orerekin. “Gesalagaren profesionaltasuna asko gustatu zitzaidan; konforme ez baitziren ez lehen ezta bigarren probarekin ere. Kroketa perfektua bilatzen zuten, %100 euren buruan zuten bezalakoxea izan zedila. Exijentzia maila hori oinarrizkoa izan da produktu perfektua ateratzeko”, dio Esartek.

Gesalaga ere bat dator Txuletako sukaldariarekin: “Hainbat hilabetez Ander gure instalazioetara hurbildu da gure adituekin bertatik bertara lan egiteko. Aholkuak jasotzen zituen, bere iritzia ematen zuen, eta, berak egiten zituen oreak guztion iritzia jaso ondoren. Kolaborazioa oso profesionala izan da zentzu guztietan”, zehaztu du gerenteak.

Gesalaga eta Txuletaren sinergiak uztartuz merkaturatutako lehen produktua dugu honakoa. Orain, bi enpresak itxaropentsu daude: “Bezeroei kroketa asko gustatuko zaielakoan gaude, bere zaporea oso berezia eta orijinala baita”, azpimarratu du Jose Luis Gesalagak.

Sinergiei eta merkatuari dagokienez, Esarte haratago doa: “Primeran taldea egin dugu eta kroketak arrakasta handia izango duelakoan nago. Espero dut hala izatea eta Gesalagak eta Txuletak hasi berri dugun bide luze eta arrakastatsuaren lehen geltokia ere izatea”.