Yogurt zopa denboraldiko fruituekin

Fruituak prestatzen hasten gara, oraingoan laranja, kiwia eta fruitu gorriak erabiliko ditugu (hau norberaren aukeraketa eta gustuen arabera).

Beste alde batetik, barila baten laguntzarekin yogurta eta azukrea nahasten ditugu eta esnea botatzen hasten gara, nahi dugun ehundura lortu arte. Kasu honetan, arina utziko dugu zopa bat egitea baita helburua, baina gorputz gehiago eman nahi izanez gero esne gutxiago botatzean dago gakoa.

Yogurt zopa bol batean jarri eta fruituak sartu, gainetik, erabilitako fruituekin osatutako txitxiburruntzi bat kokatzen dugu.

Osagaiak:

750 ml yogurt natural bat
Esnea
Denboraldiko fruituak
Azukrea norberaren gustoaren arabera