Patata krema:

Patatak zuritu eta zatituta egosten jartzen ditugu ura eta gatzarekin. Behi egosiak ditugula sardexkaren laguntzarekin xehatu eta olioa, gatza eta piperrautsa gehitzen dizkiogu. Gordetzen dugu.

Ontto saltsa:

Onttoak konfitatu egiten ditugu olio apur baten laguntzareki, edo bestela, badugu edozein dendetan saltzen dituzten ontto konfitatuak erostea, lana errazte aldera. Onttoak esnegainarekin xehatzen ditugu eta saltsari gatz puntua ematen diogu, eta baita loditasuna ere, esnegain gehiago edo esnea gehituz saltsa arinagoa nahi badugu.

Zapoa:

Zapoaren solomoak atera eta erditik zatitzen ditugu lau zati ateratzeko. Behin zatiak eskuratuta plantxa oso bero batean markatzen ditugu olio tanta batzuekin batera.

Aurkezpena:

Platerraren aurkezpenerako plater bat hartu eta krema patata kokatzen dugu lehenik, gainean zapoa eta horren gainetik ontto saltsa botatzen dugu. Amaitzeko, tipula germinatuekin dekoratzen dugu platerra.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

- Zapo bat edo zapo-isatsa
- Bi patata txiki
- 200 gr ontto
- 200 ml esnegain
- Olioa
- Gatza eta piperrautsa
- Tipula germinatuak